Hernaniko jokulari anonimoak, 21 urte lanean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 10a, 01:00

«Jokuarekin geneukan ara­­zoa onartu, eta taldea sortu genuen Hernanin, erabat hondatuko gintuen bestela». Hori dio, Hernaniko Jokulari Ano­ni­moak elkarteko kide batek. 1990ean sortu zen Hernaniko taldea, urtarrilaren 10ean, eta beraz, gaur bete ditu 21 urte, Euskal Herriko lehen taldeak.

«Ehundaka lagunek jokua utzi dute, talde honi esker»
Txus Congilen laguntzarekin sortu zuten taldea, eta asteartero biltzen dira Sandiuste­rrin. Geroztik, terapia horiei esker, ehundaka izan dira jokua utzi dutenak, «askok eta askok jokua utzi dute, eta beren bizitzak berriz eraiki dituzte; izan ere, puntu batetik aurrera, jokulariak ezin izaten du elkarbizitza izan».

Hasierako baloreekin ja­rrai­tzen dute talde honetan: erabat anonimoa da, eta ez da inor diskrimitzen. Debal­de da, eta baldintza bakarra bete behar da: jokua uzteko benetako nahia izatea.

LUDOPATIA DATUAK

Tragaperra adikzioa %89
Bingoak, kasinoak %7
Loteria, errifa, kiniela... %4
ELKARTEARI BURUZ
Bilera eta terapiak, asteartero.
Informazio pertsonala ostegun eta ostiraletan.
Informazioa: 943331103 - 565
hernani@jugadoresanonimos.org
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!