Latxetik Akolara ibilia

Kronika - Erredakzioa 2011ko urtarrilaren 9a

Mendizale gaztetxoek ibilaldia dute datorren igandean, Latxetik Akolara. Hernani ezagutuz programaren barruan antolatu dute irteera, eta interesatuek izena eman behar dute ostirala baino lehen, Mendiriz Mendin (Iturregi plaza). Ordutegia: astelehen, ostegun eta ostiraletan (20:00-21:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!