Bonusarekin konformatu behar...

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 9a, 01:00

lau entsaio egin zituen Her­nanik, eta bonus bat lortu zu­en horregatik. Gehiago egin zezakeela erakutsi zuen, ordea, Hernanik, eta zapore mikatza ekarri zuen Fadu­ra­tik, Getxo liderraren etxetik.

Liderra beti lider
Ez dago despistatzerik lide­rraren kontra, eta atzo hori egin zuten hernaniarrek. Le­he­nengo minutuetako des­pis­tea aprobetxatu zuen Ge­txok, eta 28-12 joan ziren atse­denaldira. Bigarren za­tian erakutsi zuen Herna­nik zenbateraino den. Estutu zu­ten liderra, gogor estutu ere, eta puntu-puntuan izan ziren harrapatzeko. 3 puntu gehia­gorekin beste bonus bat lortuko zuten, 7 puntu edo gutxiagoko al­dea­gatik gal­tzea­gatik. Bo­nus bat lortu zuten behintzat, lau entsaio­ren­gatik: Iraitz Gar­mendiak, Igor Etxe­be­rriak, Borja Ro­dri­guezek eta Mikel Orbegozok egin zi­tuz­ten entsaioak.

Bosgarren, sailkapenean
Hernanik bosgarren jarrai­tzen du sailkapenean. Her­na­niarren moto­rrak bero­tzen ari zirenean iritsi da Getxo liderra, eta hurrengo partiduan irabazi beharko du Hernanik. Landaren jo­ka­­tuko dute, Oviedo taldea­ren kontra, igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!