Urtezaharra joan eta berria etorri.
Eta gutxien espero dugunean iritsiko dira datozen San Joanak ere. Horregatik, Biteri kultur etxetik dei egin zaie herritar guztiei, San Joan jaiak antolatzen hasteko bilera batera. Bilera datorren asteartean da, hilak 11, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean bertan. Bileran hitz egingo dute, San Joanetan antolatu beharreko egitarau eta ekitaldiei buruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!