UrtarrilaREN 4an nahiko festa izan zen Hernani Bidaiaken, urte hasiera marrazki lehiaketaren sari banaketarekin hasi baitzuten.
Lehiaketan haur askok hartu dute parte, eta denek sariak izan zituzten. Hala ere zozketaren bitartez sari nagusiak horrela banatu ziren: Port Aventuran astebeteko egonaldia (2 ume eta 2 heldurentzat, pentsio osoan eta parkerako sarrerekin) Xubane Rodriguezek eraman zuen 18 zenbakiarekin. Motxilak berriz, Iraitz Apeztegiak eta Oier Juantorenak irabazi zituzten; eta Maletak, Markel Barok eta Asier Polainak.
Sari banaketaren ondoren, ohitura jarraituz, denak txokolate bero eder bana hartu zuten eta festa giro ederrean pasa zuten arratsaldea. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!