Bilkura eta argazkia gaur Plazan, Atez Atekoaren alde: ‘Eskuz esku, Atez ate: ondo ari gara’

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 9a, 01:00

Eskuz esku, Atez ate: ondo ari gara, lemarekin, agerpen publi­koa egingo du gaur Hernanin Zero Zabor tal­deak. Bilera motz bat egingo dute, argazkia atera, eta agiri bat irakurriko da: Eskuz esku, Atez ate: ondo ari gara; eta erderaz, Mano con mano, Puerta a puer­ta: lo estamos haciendo bien. Bilkura, 12:30etan egingo dute, Gudarien plazan, eta dei egin die herritarrei bert­a­ra azaltzeko.

«Hilabeteotan sekulako pausoa»
Hondakinak Atez Ate ges­tio­natzen hasi zirenetik gaur egunera hilabete asko pasa dira, eta balorazio oso ona egin du Hernanin Zero Za­bor taldeak, Hernaniko Kro­ni­kara bidali duen prentsa oharrean. HZZko kideek diote­nez, «hilabeteotan sekulako pau­soa eman dugu Hernanin gure hondakinak tratatzeko moduan, gure kondarren hiru laurdenak zabortegira bidaltzetik %80 baino gehiago ondo bereizita eta birzikla­tzeko moduan biltzera pasatu gara. Gai­ne­ra, 700 familia bai­no gehia­gok, konposta egiten du. Badakigu badaudela gauzak hobetu beharrekoak, baina egin den bidea izugarri inpor­tantea da. Hernania­rrok dagoenekoz ez dauka­gu errauste planta beharrik, ez gure buruak eta ez mun­duko beste inor ez dugu kutsa­tuko, daukagun Atez Ateko sistema askoz hobea da, merkeagoa eta oso erreza».

«Errespeto haundiagoz tratatu Hernani»
HZZk mezu bat bidali nahi die bilkura honekin, komuni­ka­bi­de haundiei, enpresa haun­­diei eta horien interesak defen­datzen ari diren poli­ti­koei, eskatuz errespeto haun­diagoz tratatzeko Hernani. «Oraindik bilketa ondo egin nahi ezik dabiltzan herritar ba­­kanei eskatzen diegu, uzteko alde batera beren egoskorkeria». HZZk dio, beren mezua alaia dela. «Atez Atekoarekin ez dago galtzailerik; denok irabazi dugu, dirutan, ingu­ru­menaren kalitatean eta denon osasunean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!