Gerra Zibileko hiru umeren sentipenetatik gure iraganera

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 9a, 01:00

Alfredo Gonzalez, Jose He­nales eta Lucia Mi­txelena 80 ur­tetik gorako hiru adineko dira, Gerra Zibilak eraginda, Euskal Herria utzi behar izan zuten orduko haurrak, egun Mexikon bizi direnak. Maider Oleagak Amaren ideia dokumentalarekin beraien bizipenak bildu ditu. Donostiako Moztu ikus-entzunezko enpresak egin­­­dako lana da eta bertan aritu dira lanean Iurre Telleria eta Enara Goikoe­txea hernaniarrak. Donostia, Gas­teiz eta Bil­bon aurkeztu berri dute. Ha­rrera ona izan du eta orain beste herrialdeetara eramateko modua bilatzen ari dira. Horrez gain, asmoa dute herri ezberdinetako kultur etxeetara iristeko. Dagoeneko Mo­reliako Na­zioar­teko Jaialdian saritua izan da eta Urrezko Izurde saria jaso du.

Historia, intimitatera eramana
Idi Ezkerrak Fundazioak eskatuta, hiru protagonistei egindako elkarrizketak grabatu zituen Maider Oleagak 2008an eta beraien istorioak inpaktatuta, gehiago jakiteko gogoa sortu zitzaion. «Eta horrekin batera, besteekin konpartitzeko beharra ere bai. Hala, dokumental bat egitea pentsatu nuen», azaldu dio Kronikari Oleagak. Lantzeko moduari dagokionez, argi zuen ez zuela dokumental historiko bat egin nahi: «Historia intimitatera nahi nuen eraman. Hiru pertsona konkretuk nola bizi izan zituzten gertaera horiek, nola egin zuten aurrera horrelako trauma bat bizi ondoren. Amaren ideiak atzera begiratzen du, gure iraganera, baina hiru sentipen eta bihotz konkretu eta ezberdinetatik abitatuta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!