«Denok Bilbora!»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 8a, 01:00

Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin die hernaniarrei, gaur, Bilbora joateko, euskal preso politikoen aldeko manifestaziora. AAMk esker bereziak eman dizkie Egin Dezagun Urratsa ekimenean lanean aritu direnei, eta bide berri bat zabalduko den esperantza azaldu dute. «Bide horretan hainbat eta hainbat bidelagun izan nahi ditugu. Guztion laguntza estimatzen da, guztion artean lortuko baitugu euskal preso eta iheslariak etxera ekartzea!». AAMk dioenez, gero eta gehiago dira babesa azaldu dutenak, eta 2011 urtea berezia izango da. «Aro berri baten hasiera izango delakoan gaude».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!