2 gol, eta 3 puntu, lehenengo buelta errematatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 9a, 01:00

Irabazi egin zuen atzo Hernanik, 2-0, Mondragon taldearen kontra, eta gusto onarekin bukatu dute ligako lehenengo buelta. Partidu guztian nagusi izan ziren hernaniarrak. Mondragonek kontraerasoan izan zuen aukera bat edo beste, baina ez zion min haundirik egin Hernaniri. Bigarren zatian iritsi ziren golak. Lehenengo Peru Iurramendik sartu zuen, eta bigarrena Julen Goiak. Sailkapeneko lehenengo hiru taldeek sekulako borroka daukate, elkarrekin 2 punturen aldea baitaukate, eta bigarren buelta ere espektakularrak espero da. Datorren astean berriz Zubipen du Hernanik, Aloña Mendiren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!