Guatemalan arrisku egoeran dauden gazteei buruz ariko da etzi Miquel Cortes, Fe Y Alegriako arduraduna. Hitzaldiaren helburua da hernaniarrak gazte hauen lekuan jartzea, eta beraien egunerokoaren berri izatea, hau da, Guatemalan gazteek bizi duten egoeraren errealitatea hurbiletik ezagutzea. Hitzaldia Udaleko Lankidetzak antolatu du, eta Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 18:30etan.
Marak izango ditu hizpide
Ertamerikan eta Guatemalan hain zabaldua dagoen fenomeno batetaz ariko da Miquel Cortes, Maretaz. Marak auzo pobreetan bizi diren gazteek osatzen dituzten koadrilak dira, eta horietako askok arazo ugari izan eta sortzen dituzte. Udaleko Lankidetzatik azaldutakoaren arabera Mara taldeen arteko lehiakortasuna izugarria izaten da, eta indarra eta bortizkeria izaten dituzte adierazpide. Etziko hitzaldian, Cortesek Guatemalako Peronia hirian, gazte hauekin egindako lana aurkeztuko du, bi Mararen arteko adiskidetasunaz ariko da, eta baita gazte hauek lortzen ari diren gizarte integrazioaz ere. Cortes arduraduna den Fe Y Alegria erakundea horretan ari da lanean azken urteetan.
Marak izango ditu hizpide
Ertamerikan eta Guatemalan hain zabaldua dagoen fenomeno batetaz ariko da Miquel Cortez, Maretaz. Marak auzo pobreetan bizi diren gazteek osatzen duten koadrilak dira, eta horietako askok arazo ugari izan eta sortzen dituzte. Udaleko Lankidetzatik azaldutakoaren arabera Mara taldeen arteko lehiakortasuna izugarria izaten da, eta indarra eta bortizkeria izaten dituzte adierazpide. Etziko hitzaldian, Cortesek Guatemalako Peronia hirian, gazte hauekin egindako lana aurkeztuko du, bi Mararen arteko adiskidetasunaz ariko da, eta baita gazte hauek lortzen arin diren gizarte integrazioaz ere. Cortes arduraduna den Fe Y Alegria erakundea horretan ari da lanea azken urteetan.