Arrieta eta Aizpitarte, bihar Hernanin, Euskal Herriko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 8a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketan, partidu bat jokatuko dute asteburu honetan Hernanin. Arrieta eta Aizpitarte ariko dira, bihar 12:00etatik aurrera, Galdakaoko Adiskide taldearen kontra. Horrez gain, hernaniarrek hiru finalaurden jokatuko dituzte gaur Gasteizen, paleta goman. 16:00etatik aurrera jokatuko dituzte, hiru partidu jarraian. Lehendabizikoan elkarren kontra jokatuko dute bi bikoteek. Hurrengo bietan, Amurrio eta Errekaleorren aurka ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!