Etxean jokatzen hasiko du urtea Yone Boutique areto futbol taldeak, Anoetako Gazte Asanblada taldearen kontra. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, jokalari onak dituen taldea da, nahiz eta egun txarrak ere izaten dituzten. Yone Boutique taldeak bestalde, fitxaketa berriak egin ditu neguan, jokalari lesionatuen eta taldea utzi dutenen baja betetzeko. Partidua gaur izango da, 16:30etan, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!