Elorza bigarren eta Iradi hirugarren, Donostiako Kross Internazionalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 8a, 01:00

Hernaniko atleta gazteak lan polita egin dute aurtengo Donostiako Kross Internazionalean. Infantil eta jubeniletan, podiumera igo ziren Iradi eta Elorza.

errege egunean izen haundiko lasterketa izaten da urtero Donostian, eta aurten ere, protagonista izan dira hernaniarrak. Infantiletan, Manex Iradik hirugarren postua lortu zuen, eta podiumean izan zen, onenen artean. Jubeniletan, Tomax Elorzak ez zuen urruti ibili lehenengo postua. Bigarren postua lortu zuen, aitzakiarik gabea, eta bera ere podiumera igo zen, beste izarrekin batera. Lan polita egin zuten gainerakoek ere: Eneko Ortiz, Xanti Elorza, Julen Goikoe­txea eta Paul Alvarez oso on­do moldatu ziren. Hernaniko atletismo sailak bertako atleta guztiak zoriondu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!