Partidua gaur jokatuko da, aurkarien zelaian, Getxo Fanduran, 16:00etan hasita.
EZ du erronka makala gaur Ohorezko A mailan jokatzen duen Hernanik. Batetik, ezinbestekoa du irabaztea, Ligan goiko postuetan bukatzeko aukera eskasari heldu nahi badio; eta bestetik, gaurko aurkaria, momentuan dagoen talderik onena da, Getxo.
Etxetik kanpo jokatuko dute hernaniarrek, Getxoren Fandoria zelaian, gaur, arratsaldeko 16:00etan. Arkaitz Otegik Kronikari adierazitakoaren arabera, irteera zaila dute gaur hernaniarrek: «aurrenekoaren kontra jokatzen dugu, liderraren aurka. Gainera, oso aukera gutxi ditugu Liga aurreneko postuetan bukatzeko, aurreko jardunaldiko emaitzek ez dute-eta asko laguntzen».
Getxok partidu bakarra galdu du denboraldia hasi zenetik, Universidad de Vigoren kontrakoa, eta gaurkoan, Hernani, bigarren porrota jasan dezaten ahaleginduko da; «hala ere ziur gaude garaipenaren bila joango direla Polidoren mutilak», adierazi du Arkaitz Otegik. Hamaika puntuko tartea dute egun bi taldeek: Getxok 39 puntu ditu, eta Hernanik 28.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!