Urtero bezala, Gabon hauetan ere bertsoaz gozatzeko aukera izan da Bertsolatari esker. Bertsoari eta Hernaniko bertso eskolari lotutako ekintza ugari izan dira. Eta guztia borobiltzeko, bertso jaialdia izan zen atzo Biterin, areto nagusia lepo zela. Punta-puntako sei bertsolari aritu ziren bertsotan: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Asier Azpiroz. Bertsolata bukatu den arren, bertso gogoz denak, bertso afaria du bihar Martindegin. Etxeberria sagardotegian izango da. Jon Maia eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan. Txartelak salgai daude Oialume tabernan, 30 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!