Aurrekontuei zuzenketa osoa egingo die EAJ-PNVk eta milioi bat euro aurrezteko modua azaldu du

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 7a, 01:00

EAJ-PNV alderdiak Kroni­kara bidalitako prentsa oharrean ja­kinarazi duenez, Gobernu Tal­deak aurkeztutako 2011ko au­rre­­kontuei zuzenketa osoa egin­­go die eta 1.037.212 euro aurrezteko modua azaldu du, «zorrik sortzen ez duen aurrekontu errealago bat proposatuz».
EAJ-PNVren arabera, aurre­­­kontu hauen helburua da «Atez Atekoa mantentzea, kosta ahala kosta, aholkulari eta lan­gi­leak modu librean izenda­tzen jarraitzea, gastuak murriztu daitezkeen lekuan zorrak areagotzea eta kirolari inongo garrantzirik ez ematea». Ongin­tzari dagokion diru kopuruarekin, berriz, ados dago, Zaharren Egoi­tza berria, apartamentu tutelatuak eta etxebizitza sozialak martxan jarriko baitira, baina pena dute aurreko urtean ez hartu izana erabaki hori.

1.037.212 euro aurrezteko
EAJ-PNVk dioenez, aurrekontu hauetan 1.037.212 euro aurrez­tu daitezke: «Hon­daki­nen gestioari dagokion diru kopurua, 1.823.000 euro­­taraino haziko da. Ko­puru hori 1.400.000 euro izatea nahiko genuke eta hondakinen bilketa 5 edo 6 kontenedorerekin egitea. Gastu Juridikoetarako 58.584 euro izango dira. Kon­tu­saila irekita mantentzea eska­tzen du­gu, epaitegietara jo behar­ den kasuetarako. Hala, 58.000 euro aurreztuko genuke. Mo­­du librean izendatutako Go­ber­nu Taldearen aholkula­ria­k eta langileak desager­tzea nahi dugu; 216.811 euro au­rrez­­tuko genuke. Ez dugu uste proiektu berriak lantzeko mo­mentua denik eta kasu honetan ere, saila irekita mantentzea nahi dugu, 204.401 euro aurreztuz. Eta Sorgintxuloko ur­banizazio lanetan, 135.000 euro aurreztea nahi dugu. Ho­rrez gain, eskatzen dugu koo­pe­raziora bideratutako diruaren %25a Angel Olaranen proi­ek­tura zuzentzea eta kirolari me­rezi duen lekua ematea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!