Paul Ojuelek Altzako Torneoko finala jokatu zuen atzo, Beñat Arzelus pelotari donostiarrarekin eta biek erraz irabazi zieten Mendizabal eta Irureta Euskal Herriko egungo txapeldunei. Emaitza: 22-8.
Arzelus atzelariak partidu oso ona egin zuen eta nagusi izan zen denbora guztian. Ojuelek eroso jokatu zuen; ondo errematatu eta ondo bukatu zituen tantoak.
Euskal Herriko Txapelketako partidua etzi, Hernanin
Asteburu honetan, Euskal Herriko eta Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek eta Euskal Herriko partiduetako bat Hernanin izango da, etzi. Sub 22 eskuz, Arrieta-Aizpitartek jokatuko dute Adiskideren aurka, 12:00etan. Horrez gain, txapelketa horretan 4 partidu jokatuko dira bihar: eskuz seniorretan, Aurrera Saiaz/Esnal-Gorrotxategi 10:30etan Tolosan; paleta jubeniletan, Hernani 2-Hernani 3 eta Amurrio-Hernani 4 Gasteizen 16:00etan; eta paleta seniorretan, Errekaleor-Hernani, Gasteizen 16:00etan.
Gipuzkoako Txapelketan,
9 partidu
Gipuzkoako Txapelketan 9 partidu jokatuko dituzte bihar eta etzi: eskuz infantiletan, Zumaia/Cisneros-Rodriguez gaur 17:00etan Zestoan, eta Intza/Loiarte-Pagola bihar 16:00etan Lasarten; eskuz kadeteetan, Mundarro/Josu Altuna, eta Egoitz Altuna/Antigua, biak bihar 09:15etan Lasarten; eskuz jubeniletan, Oiarpe/Ander Lopez, eta Jon Etxegoien/Urnieta, biak etzi 09:15etan Iruran; eta eskuz seniorretan, Mundarro/Eñaut Esnaola bihar 15:00etan Iruran, Antigua/Mikel Zurutuza, eta Usurbil/Aritz Otaegi, biak bihar 13:15etan Irunen.