Asteazkenean emango diote hasiera txotx denboraldiari, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 6a, 01:00

Aurten, Karlos Arguiñano sukaldaria izango da ‘Gure Sagardo Berria’ oihukatuko duena.

Astigarragan, urtarrilaren 12an, hau da, datorren asteazkenean emango diote hasiera txotx denboraldiari. Petritegi sagardotegian irekiko da lehenengo kupela, Karlos Arguiñano sukaldariak Gure Sagardo Berria oihu eginda. Hala, maiatzera arte iraungo duen aurtengo txotx denboraldia irekita geratuko da. Irekiera egunean, 2010e­ko uztaren ezaugarrien berri ere emango du Sagardoe­txeak.

Sagardo afrutatuak eta orekatuak
Sagardoetxetik jakinarazi dutenez, 2010 urtean, euskal sagastietako ekoizpena iazkoa baino haundiagoa izan da, baina ez da 2008ko uzta historikoko mailara iritsi. Horrez gain, azaldu dute eguzki ugariak eta neurriko euriak, sagarraren elementu aromatikoen kontzentrazio egokia ahalbidetu dutela, zuku afrutatuak eta orekatuak lortuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!