Urtea agurtzeko, San Silvestreko lasterketa ugari izan ohi dira abenduaren 31n herri ezberdinetan; horien artean, Donostian, eta hernaniar mordoxkak hartu zuen bertan parte. Kronikak lortutako datuen arabera, 144 pertsonek hartu zuten parte hernaniar bezala eta emaitza txukunak ere lortu zituzten; izan ere, Sergio Romanek, hernaniarren artean azkarrenak, laugarren egin zuen, 0:27:10 denborarekin. Hernaniko bigarrenak, Peru Alfarok, seigarren postuan bukatu zuen 0:27:51 denborarekin eta hirugarrenak, Ibai Albak, zazpigarren, 0:28:04ko markarekin. Hossain Kaanache oriotarrak irabazi zuen 0:26:32 denbora eginda.
Emakumezkoen artean Koro Astiz izan zen hernaniarren artetik aurrenekoa helmugara iristen, 0:39:22 denbora eginda. Bigarren emakumezkoa Maitane Guerrero izan zen 0:43:21eko markarekin eta hirugarrena Nagore Garayar 0:44:59 denborarekin. Sailkapen orokorrean, Isabel Eizmendi donostiarrak irabazi zuen 0:29:47 denbora eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!