gaur goizean esnatu eta opariak izango zituen batek baino gehiagok, Errege Magoek ekarrita. Izan ere, atzo arratsaldean iritsi ziren Hernanira opariz beteta. Eta etxez etxeko lanari ekin aurretik, herrian barrena ibili ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar laguntzaileekin batera. Kabalgatan zehar, goxokiak banatu zituzten, urtero bezala, eta ondoren, txikienek hainbeste esperotako momentuaz gozatzeko aukera izan zuten Erregeekin Arkupeetan. Muxuak eman eta jaso, sekretutxoak elkarri kontatu, gutunak eman... eta noski, oparitxo banarekin etxeratu ziren.
Errege Magoek aurten ere ez zuten hutsik egin Zaharren Egoitzan eta kabalgata aurretik bertan ibili ziren opariak banatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!