Paul Ojuelek eta Arzelus pelotari donostiarrak Altzako Torneoko finalerdia 22-10 irabazi zuten Salaberria eta Lopezen aurka eta finala jokatuko dute ostegun honetan. Aurrez aurre izango dituzte Euskal Herriko egungo txapeldunak: Mendizabal-Irureta. Partidu zaila izango dute. Ostegunean partidu bat baino gehiago jokatuko dira Altzan 11:30etatik aurrera eta Ojuelena bigarrena izango da.
Horrez gain, Hernaniko Lauterdiko Txapelketako finalerdiak jokatu dira asteburuan eta honakoak izan dira emaitzak: eskuz kadeteak: Hodei Noble 22/Egoitz Altuna 18; eta Josu Altuna 22/Iñaki Etxenike 6; eskuz jubenilak: Ander Lopez 22/Jon Leonet 19; eta Aritz Murgiondo 22/Eneko Lujanbio 21; eta eskuz nagusiak: Paul Ojuel 22/Xabi Errasti 10; eta Ioritz Arrieta 22/Iñaki Esnal 21.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!