Hernaniko Pelota Elkarteak pala ikastaroa antolatu du 8, 9 eta 10 urteko neskentzat. Urtarriletik ekainera izango da, astearte eta ostegunetan 16:45etatik 17:45etara. Urtarrilaren 11n hasiko dira entrenatzen eta interesa dutenek egunean bertan azaldu behar dute Kiroldegira. Parte hartu ahal izateko, umeek bazkide izan behar dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!