Erregeak gaur iritsiko dira erregaliz gainezka

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 5a, 01:00

Meltxor, Gaspar eta Bal­ta­­sar Errege Magoak gaur arra­tsaldean iritsiko dira Her­na­nira, erregaliz beteta. Ohi be­zala, harrera egitera joa­ten di­ren guztiek izango dute opariren bat. Baina aurretik Zaha­rren Egoitza­ko­ei egingo diete bisita. Arra­tsal­deko lehenengo orduan izango da hori, 15:30ak aldera. Ondoren, 18:00etan abiatuko da Errege kabalgata Ma­rieluts auzoko Karobi elkartetik. Handik Urbieta kalean pasa, Elka­no­tik igo, Izpizuatik jai­tsi, eta Zinkoenean barrena, Kax­koan sartuko dira, Kale Na­gusitik Plazara igota, Ar­ku­petan opariak banatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!