Puntako 6 bertsolari, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 5a, 01:00

Bertsolataren barruan, makina bat ekitaldiz goza­tzeko aukera izan da Gabon hauetan: umeen saioa, Ornitorrinkus eki­taldi esperimentala, web orria­ren aurkezpena, Olen­tze­roa eta Urte Zaharreko Erron­da... Eta bu­katzeko, bertso jaialdia izan­go da bihar, Errege Egu­narekin bat. Puntako 6 bertsolari ari­ko dira bertsotan: Amets Ar­zallus, Unai Itu­rria­ga, Igor Elortza, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Asier Az­pi­roz.
Arzallus Nafarroa­ko txapelduna izana da, Ipa­rral­de­ko txapelduna da eta Txa­pelke­ta Na­­gusian azpitxa­pel­­du­na;  Itu­­rria­­ga Araba-Bizkaiko txapeldun eta Bizkaiko eta Txa­pel­keta Na­gusiko azpitxapeldun izana da; Elortza Bizkaiko txapeldun eta Txapelketa Na­gusian finalista izandakoa; Agi­rre hernaniarra, Gi­puzkoako Txapel­ke­­tan finalista izandakoa eta Txapel­ke­ta Nagusian finalaurrekoetara iri­tsia; Iker Zu­beldia Gi­puz­koako Txapel­ketako finalista izandakoa; eta Azpiroz Hernaniko Bertso Eskolako az­ken fruituetako bat, Gipuz­koako Eskolarteko azpi­txa­­pel­dun izandakoa. Gai jar­tzailea: Amaia Otxo­torena.
Jaialdia Biterin izango da 19:00etatik aurre­ra. Sarrerak 7 euroan daude salgai Tripontzi eta Aralar tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!