Joxe Mari Murua bigarrena, beteranoetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 3a, 01:00

Abenduaren 26an, Euskadiko Kross Motzeko eta Beteranoen Txapelketa jokatu zen Gasteizen eta Joxe Mari Murua hernaniarrak bigarren postuan bukatu zuen 65ko beteranoen mailan, 17:35eko denborarekin. Maila horretan, Juan Jose Malvarrek irabazi zuen, 17:18ko denborarekin. Kross motzean, berriz, Sergio Roman hernaniarrak hartu zuen parte eta 13garren bukatu zuen 12:26ko denborarekin. Irabazlea Ivan Fernandez izan zen, 11:47ko marka eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!