Hernaniko bertso eskolako beteranoak bi urtetik behin elkartu ohi dira bazkari baten bueltan, eta joan den larunbatean elkartu ziren beste behin. Xoxokako Adarra jatetxean bazkaldu zuten, giro ederrean. Bertan bildu ziren: Iñaki apaiza, Joxe Mari Arrieta, Joxe Mari Izeta, Jon Eizmendi, Manu Gomez, David maixua, Antton Garin, Olazar, Kanpozabal, Oiarzabal, Sorozabal, Anatx eta Juanjo Uria. Gehiago ere bildu ohi dira, baina oraingoan huts egin zuten batzuk; hala nola, Aristorena, Gregorio, Juan Mari Etxabeguren, Argiñarena... Bazkalostean Lasarteren 3 bertso kantatu zituzten, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!