Imsersoarekin termatara joateko, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 4a, 01:00

Hirugarren adinekoei zu­zenduta, Imsersok Terma­lismo Sozialeko Programa antolatu du, urtero bezala, eta Ongintza Udal Patro­natutik jakinarazi dutenez, izena emateko epea zabalik dago. Eskaerak aurkezteko bi epe daude: alde batetik, otsailetik abuztura bitarteko egonaldiak eskatzeko, urtarrilaren 15a baino lehen eman behar da izena; eta bestetik, irailetik abendura bitarteko egonaldiak eska­tzeko, maiatzaren 15a baino lehen.

Eskaera orriak Ongintzan edo Goiz Eguzki jubilatu etxean jaso daitezke.

60 urtetik gorako
pentsionistak eta alargunak

Programan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: programan parte hartu dezakete gizarte-segurantza sistemako pentsionistek eta alar­­gunek, 60 urte bete badituzte; buruko arazo larriak edo gaixotasun kutsakorrik ez dutenak; bere ka­buz moldatzeko gai direnak; tratamendu termalak hartzeko kontraindikazio medikorik ez dutenak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!