Jai egunak izaten dira umeentzako Gabonak, eta hori aprobetxatuta, Iturritxo elkartean haurtxokoa antolatu zuten joan den astearte eta asteazkenean. Auzoko eta inguruko umeak elkartu eta momentu atseginak pasatzeko aukera izatea dute helburu elkartean, eta hala izan zen. Erantzun ezin hobea izan zuen haurtxokoak, eta ume ugari hurbildu ziren mahai jolasetan parte hartu, eta ondokoekin marrazkiak egitera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!