Pala ikastaroa, urtarriletik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 8a, 01:00

8, 9, 10 urteko neskentzat pala ikastaroa antolatu du Hernaniko Pelota Elkarteak. Urtarrilaren 11n hasi, eta ekainean bukatuko da ikastaroa, San Joanetako Txapelketarekin. Astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, 16:45etan, ordubetez. Parte hartzeko, kiroldegiko bazkide izan beharra dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!