Gabonetan umeentzako ekintzak antolatu ditu Udalak, eta orain artekoetan parte hartzea zabala izan da. Asteazkeneko kulturarteko jolasetan eta osteguneko mahai jolasetan dozenaka neska mutilek hartu zuten parte. Gaurkoan zineaz disfrutatzeko aukera dute, Biterin Tron Legacy pelikula jarriko baitute, 17:00etan. Datozen egunetan ere izango dira ekitaldiak: bihar, ipuin kontaketa eta txontxogiloak Biterin, eta asteazkenean erregeen kabalgata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!