Alejandro eta Tomas nagusi, Gazte Txokoak antolatutako futbolin txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 3a, 01:00

Hernaniko neska mutilentzat futbolin txapelketa antolatu zuten asteazkenean Hernaniko Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek. 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxo ugarik hartu zuten parte txapelketan, eta onenak Alejandro eta Tomas izan ziren; bigarren lekuan Maddi eta Ekiñe geratu ziren. Txapelketaz gain, txapak egiteko aukera ere izan zen Atsegindegin. Eta festari amaiera ezin hobea emateko, txokolatea egin eta hartu zuten bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!