Azken hamabost urteetan egin den bezala, joan den urtean ere Labaien Memoriala jokatu zen Zubipen. Hernanik, Realak eta Lengokoak taldeek hartu zuten parte, eta donostiarrak izan ziren onenak, triangularreko bi partiduak irabazita. Aurrenekoan, Realak 2-0 irabazi zuen Lengokoaken kontra; bigarrengoan 1-2 irabazi zuten Hernaniren kontra; eta hirugarren partiduan 4-0 nagusitu zen Hernani Lengokoaken kontra. Torneoko jokalari onenari, Luismiri, Juantxo Labaienen familiak eman zion trofeoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!