Hitzaldia eta erakusketa izango dira datorren astean, Udaleko lankidetza arlotik antolatuta. Urtarrilaren 10ean izango da hitzaldia, eta bertan Guatemalan pobrezian eta arriskuan bizi diren gazte batzuen bizipenak ezagutzeko aukera izango da, Biterin. Hitzaldia Fe y Alegriako arduraduna den Miguel Cortesek emango du, eta oso zabaldua dagoen fenomeno batez ariko da: Marak.
Argazki erakusketan Indiako emakumeak ekitatearen bidean egiten ari diren lana izango da ikusgai. Biterin jarriko dute, hilaren 12tik 26ra, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!