latsunbe Berri auzoan dagoen Aizpuru farmaziari tokatu zaio aurten gaueko larrialdietako guardiak egitea. Aizpuru farmazia Latsunbe Berri auzoko 11garren zenbakian dago, eta 943 336077 da bertako zenbakia. Orain zazpi urtetatik Hernaniko farmaziak errotatu egiten dira, eta horrela erabakitzen dute zein izango den urte guztiko guardiak egingo dituen farmazia. Aizpuruak bigarren urtea du sistema martxan jarri zenetik. Guardiak hiru farmazilariz osatutako talde tekniko batek egiten ditu ordutik, eta taldea osatzen duten bi, hernaniarrak dira, eta bestea beasaindarra: Mar Santamaria, Marian Arbaizu eta Yolanda Caro dira. Gaueko farmazien turnoa gainontzeko farmazi guztiak ixten direnean hasten da, eguneko guardia egiten duena barne. Turnoa gaueko 22:00etan hasten da eta goizeko 09:00etan bukatu. Gaueko guardia larrialdietarako izaten da, nahiz eta errezetarik gabe ere ematen dituzten botikak.
Eguneko guardietan, aldaketak
Eguneko turnoa egiten duten farmazietan aldaketak izango dira aurten. Eusko Jaurlaritzak zonalde farmazeutiko berria ezarri du, eta hortaz, Hernaniko eguneko guardiak ez dituzte Hernaniko farmaziek bakarrik egingo: Urnietako Tango eta Odriozola farmaziak, eta Astigarragako Aguadok ere egingo dituzte, Hernaniko farmaziekin txandakatuta. Eguneko guardiak farmaziak itxita dauden orduetan zerbitzua emateko egiten dira, eta ordutegia honakoa da: 13:30etatik 16:00etara eta 19:30etatik 22:00etara.