urte zaharrari agur, eta berriari ongietorri. Urte Zaharretako Erronda ibili zen kalean barrena ostiralean, kantua eta bertsoa lagun hartuta, aurten 30garren aldiz. Ohitura Zaharrak abesbatzak antolatuta, eta bertso eskolako kideekin batera, herriari buelta eman zioten, Sandiusterrin hasi, eta Kaxkoan barrena. Hiru hamarkada bete dituen ohitura honek, ez du falta oraindik, trikiti, kanta, eta bertso doinurik, kalearen eta herritarren alaigarri.
Bertsolatak, azken txanpa
Bertsolataren barruan, eta Bertso Jaialdiaren faltan (urtarrilak 6), web orria aurkeztu zuten ostegunean Biterin, eta Hernani Bertsotan ikerketa proiektuaren berri eman zuten. Bertso eskola hiru urtez ari da lanean, Udalaren laguntzarekin, Bertsoak Hernaniko historian izan duen lekua aztertzen. Herri batek bertsoari buruz inoiz egin duen lanik haundiena dute aurrean, eta 4 lanetatik 3 eskuartean dituzte: DVDa (33 elkarrizketa), Unitate Didaktikoak, eta web orrialdea (www.iraulio.com). Laugarrena, mardulena, liburua, 2011ko abenduan aurkeztuko dute. yy