Urteko azkeneko elkarretaratzea gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 31a, 01:00

GABONETAN, Hernanin, pre­so eta iheslarien aldeko ekimenak egiten ari da Am­nis­tiaren Aldeko Mugimendua. Gaur ur­teko azken elkarretaratzea egingo dute, berezia, Plazan, 20:00e­tan abiatuta. AAM adierazi due­­­nez: «2010 joan da, eta gaur, urteko azken ostirala eta azken eguna ditugu. Euskal preso po­li­­tikoek beste 365 egun beltz eza­­­­­­­gutu dituzte. Ahaz­teko mo­du­­­ko egunak, non eskubideen urraketa etengabekoa izan den».
Hala ere, itxaropena badutela adierazi dute Kronikara bidalitako oharrean: «kandelak es­kue­­tan eta itxaropena gure bu­ruei iltzatuta dauzkagu, aro be­rri bat zabaldu nahi dugu. Ho­rre­­tan ari gara buru belarri, eskubide guztien errespetua ar­datz nagusi izango lukeen fase berri bat. Baita, gure senide euskal preso, iheslari eta errefuxiatu eta deportatu politikoena ere. Au­rrera pausuak emateko ga­raia da. Bereziki txalotzen dugu Egin Dezagun Urratsa ekimenak sor­tu duen elkartasuna eta mo­bilizazio giroa. Elkartasun olatu paregabea ari gara sortzen, eskubideen aldeko tsunamia!».

Urtarrilaren 8an, manifestazioa
Urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin dute: «kaleak bete behar di­tugu, urratsa eman behar dugu guztion artean». 17:30etan izango da, eta joateko, autobus ze­rren­dak jarri dituzte: Goiz Ar­gin, Riojan, Oinddin eta Garinen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!