Aurkezpenean, bertso eskolako kideak izango dira, baita Marian Beitialarrangoitia alkatea ere, bertso ikerketa diruz laguntzen ari baita Hernaniko Udala, 3 urtez.
Ikerketa lanaren 4. ardatza
Hernani Bertsotan izeneko ikerketa lanak 4 ardatz ditu, 4 lan. Horietako bat da web orrialdea, beste 3 lanak zabaltzeko, dibulgatzeko, erabiliko duten tresna. «DVDa, Liburua eta Unitate Didaktikoak jarriko ditugu web orrialdean. Lan haundia dago egina, eta horren berri jendeari emateko ezinbesteko tresna iruditu zaigu web orrialdea».
DVDa egina dago, eta gaur salgai izango da Biterin. Unitate Didaktikoak ere eginak daude, eta Liburua egina izango dute, 2011 urtea bukatzerako.
Bertso eskola interneten
Iraulio.com web orriak, bertso eskolaren web orrialde ofiziala ere izan nahi du. Horregatik, bertso ikerketako lanez gain, bertso eskolako berriak ere emango ditu, bertso saioei buruzko informazioa eta abar.
Bertsoa Gabonetan
BERTSOAK izango du lekua datozen egunetan ere:- Bihar, Urte Zaharretako Erronda egingo dute, 17:15etan abiatuta, Gudarien Plazatik.
- Urtarrilaren 6an, urteroko Bertso Jaialdia, 19:00etan, Biterin: Bertsotan: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Asier Azpiroz. Gai-jartzen: Amaia Otxotorena. Sarrerak salgai: Tripontzi eta Aralar tabernetan, 7 euroan.
- Urtarrilaren 8an, Bertso Afaria, Martindegiko Etxeberria sagardotegian: Jon Maia eta Sebastian Lizaso. Sarrerak
30 euroan.