Autobusak lehenago bukatuko dira bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 30a, 01:00

Garayarreko autobus linea lehenago bukatuko da bihar gauean. Hernanitik Donostia­ra (G1) dijoan azkena 20:00­etan aterako da, eta Donos­tia­tik Hernanira (G1) etorriko dena 20:30etan. Andoain­dik Donos­tia­rako (G2) zerbi­tzua egiten duen azkeneko au­tobusa 19:45etan aterako da Ando­ain­dik, eta 20:30etan Donos­tiatik. Ospitaletara (G3) joaten den autobusa berriz 20:00­etan aterako da An­doain­dik, eta 20:30etan Os­pita­letatik. Azkenik, Astiga­rragatik Usurbilerako bidea egiten duen autobusa (E) 20:30etan irtengo da Astiga­rragatik eta 20:15etan Usurbildik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!