Gabonetako futbolin txapelketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 29a, 01:00

Hernaniko Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek Gabonetako futbolin txapelketa antolatu dute. Gaur izango da, Atsegindegin, eta LH 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek har dezakete parte, baldintza bakarra ikasturte honetako ikaslea izatea da. Izena aldez aurretik eman behar zen. Hala ere, 11-16 urte bitarteko gazteak futbolinean ibiltzeko aukera izango dute, txapelketatik kanpo utziko diren beste futbolin batzuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!