hernaniko udalak zehaztu ditu 2011n herritarrek ordaindu beharreko Zergak, eta hauen datak, hau da, Egutegi Fiskala. Sei dira guztira: Zerga batzuk urtean behin ordaintzekoak dira, aldi batean alegia; beste batzuk ordea, zatika ordaidu beharko dira, urtean zehar. Zergen Egutegi Fiskala Ogasun eta Ondare Batzordeak onartu zuen 2010eko azaroaren 18an, aho batez, eta abenduaren 23an kaleratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Sei zerga, guztira
Sei Zerga dira hastera den urte berrian ordaindu beharrekoak. Aurrenekoa ibilgailuena izango da, aldi batean ordaintzekoa; epea otsailaren 21etik apirilaren 8ra jarri dute. Honekin batera, beste hiru zerga izango dira urtean behin ordaintzekoak: Ondasun higiezinen gaineko zerga, Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion zerga, eta ekonomia jardueraren gaineko zerga.
Gainontzeko biak, urtean zati ezberdinetan ordaintzekoak dira. Ur hornikuntzaren eta estolderiaren zerga lau hileka ordaintzen da, eta 2011n hiru ordainduko dira: aurrenekoa 2010ekoa eta beste biak 2011kakoak. Azkenik, Hondakin bilketaren tasa bitan ordaindu beharko da, sehileka.
ZERGAK
l Trakzio mekanikoko ibilgailuak: 2011ko otsailaren 21etik apirilaren 8ra
l Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2010eko 3garren lauhilekoa: 2011ko otsailaren 21etik apirilaren 8ra
l Hondakin bilketaren tasa, 2011ko 1go sehilekoa: 2011ko martxoaren 31tik maiatzaren 13ra
l Ondasun higiezinen gaineko zerga: 2011ko maiatzaren 16tik uztailaren 1era
l Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion zerga: 2011ko maiatzaren 31tik uztailaren 15era
l Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2011ko 1go
lauhilekoa: 2011ko ekainaren 20tik abuztuaren 5era
l Hondakin bilketaren tasa, 2011ko 2garren sehilekoa: 2011ko irailaren 2tik urriaren 21era
l Ekonomia jardueren gaineko zerga: 2011ko urriaren 3tik azaroaren 11ra
l Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2011ko 2garren lauhilekoa: 2011ko urriaren 17tik abenduaren 2ra