«Marka duen sagardoak ziurtatua izango du kalitatea, garantia eta prestigioa»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 30a, 01:00

HERNANIKO Altzueta, Ze­laia eta Olaizola sagardotegiek Kalitatezko Sagardo Marka pribatu eta era berean kolektibo baten aldeko apostua egin dute, Gipuzkoako beste 11 sagardogilerekin batera. Hernaniko Kronikak Altzueta sagardotegiko Ibon Alkorta­rekin hitz egin du, Kalita­tez­ko Marka berri honen nondik norakoak jakiteko asmoz.
Sagardogileak adierazi due­nez, prozesua 2005­ga­rren urtean hasi zen. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean zeuden sagardogileak elkartzen hasi ziren, sagardoaren munduan zeuden falta eta behar batzuk aztertzeko asmotan: «Ordu­ko Eusko Jaurlaritzako Gobernuak pertsona bat jarri zuen elkarrizketak eta egutegia koordinatzeko, hau da, prozesua koordinatzeko. Or­duan izen ba­tzuk atera ziren, eta talde bat sortu zen pertsona horiekin, Sagardo Mahaia izenekoa. Lanean hasi ginen, puntu ezberdinak aztertzen, eta normala den bezela, ba­koi­tzak bere etxera jotzen zuen. Baina momentuero iritsi ginen adostasun batzuetara, eta erabakiak hartzen hasi ginen».

«Inflexio puntua: Eusko Jaurlaritzaren proposamena»
Ibonek azaldu duenez, aurreko Gobernuak proposamen bat egin zien hauteskundeen aurretik, hau da Gobernua aldatu aurretik, orain bi urte eskas: «proposamen hori inflexio puntua izan zen. Hasiera batean, guztiok aho batez proposamena ez onar­tzea erabaki genuen, eta gu lantzen ari ginen proiektua aurrera eramatea erabaki genuen. Hor­tik aurrera, sagardogile ba­tzuk Mahaia uztea erabaki zuten, eta Eusko Jaurlaritza­ren proiektua aurrera eramatea».

«Bertako sagar eta
sagastiekin konpromisoa»

Sagardoaren Mahaiak hasieratik izan zuen garbi sagasti eta sagarraren kalitatea eta homologazioa landu behar zuela: «sagastien eta sagarraren ho­mologazioarekin hasi ginen lanean, sagar onaren garantia bilatzea dugu helburu, produkzioa haunditu eta mejora­tzera iritsi nahi dugu. Mo­mentuz hogei ekoizlek egin dute bat proiektuarekin, eta kurtsoak ere jaso dituzte. 2011r­ako gehiagok eman nahi dute izena. Guk beraiekin konpromisoa hartu dugu ekoizten duten sagar guztia erosiko dugula, baldintza onean».

«Kalitatezko sagardoa izango da, probak pasatakoa»
Marka izango duen sagardoak  kalitatea ziurtatua izango duela adierazi du Ibonek: «proba enologikoak pasako ditu Fraisoron, zigilua izango du sagardo bakoitzak, legeak eskatzen duen guztia bete­tzen duela ziurtatzeko; ez da kimikoki ondo dagoen bakarrik begiratuko, guztia izango da kontuan. Garantia duen sagardoa izango da, prestigioa izango duena».
Kaleratze eguna zehaztu gabe dute oraindik, baina ilusioz ari direla lanean azpimarratu du, eta epe motzean izango dela eskuragarri.

14 Sagardogile:
Altzueta (Hernani)
Zelaia (Hernani)
Olaizola (Hernani)
Zapiain (Astigarraga)
Alorrene (Astigarraga)
Gartziategi (Astigarraga)
Gurutzeta (Astigarraga)
Mina (Astigarraga)
Barkaiztegi (Martutene)
Begiristain (Ikaztegieta)
Egiluze (Errenteria)
Gaztañaga (Andoain)
Isastegi (Tolosa)
Sarasola (Asteasu)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!