urteko zita garrantzitsuenetakoa dute maila gorenean aritzen diren Hernaniko bi igerilarik: Mañel Aizpuruak eta Olatz Altunak. Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko da goiz eta arratsalde Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, eta bi igerilariek Euskal Herriko selekzioarekin hartuko dute parte. Aizpuruak 50m eta 100m libre probetan hartuko du parte, eta Altunak 50m libre eta 50m tximeletan. Hauekin batera, beste 24 igerilari ariko dira Euskal Herriko selekzioan, tartean, gipuzkoarrak, bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak. Espainiko talde garrantzitsuenak ere Donostian izango dira gaur, hala nola, Sek Sierra Oeste, Alcobendas, Ondarreta Alcorcon eta Castilla Burgos taldeak. Eta Nazioarteko igerilari ugari ere bilduko da gaurkoan bertan, Ukrania, Italia, Errumania, Eslovenia eta Ipar eta Hego Amerikakoak besteak beste; hauen artean, izen esanguratsuenak ondorengoak dira: Emil Tahivoric, Dragos Agache, Federico Turrini, Dennis Dubrov, Chiara Boggiato, Ganna Dzerkal eta Melanie Costal.
Goiz eta arratsalde
Bi txandatan jokatuko da txapelketa. Goizeko 10:00etan kanporaketak jokatuko dira, eta arratsaldeko 18:00etan finalak. Azken hauek EITBn zuzenean ikusteko aukera izango da.