Hernaniko Zero Zabor taldeak antolatuta, Hernaniko Konpostatzaileen 1go Topaketa izango da bihar Biterin, 19:30etan hasita. Topaketan parte hartzera gonbidatu dituzte norbere etxeko baratza edo jardinetan konposta egiten dutenak eta aurrera begira horretan hasteko interesa daukatenak. Tailer moduko topaketa izango da, eta helburua da: konpost egileek elkar ezagutzea, batzuek besteei dituzten martingalak azaltzea, egon litezkeen arazo txikiei konponbideak bilatzea, atzerriko esperientzien berri jakitea, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!