Aitor Gorrotxategi hernaniarrak eta Eneko Yoldi nafarrak Diario Vasco Torneoko finala jokatu zuten atzo, Ezkurdia II eta Galarragaren aurka, eta 22-16 irabazi zuten. Hori horrela, Gorrotxategi Hernaniko pelota elkarteko lehenengo pelotaria izan da izen haundiko txapelketa hau irabazten. Beste hernaniar batzuk ere irabazi izan dute txapelketa hau, baina ez Hernaniren izenean.
Aurkariek asko arriskatu eta huts asko egin
Partidua ez zen oso ikusgarria izan eta aurkarien huts egitean egon zen gakoa, nahiz eta irabazleek lan ona egin. Hasieran nahiko pareko ibili ziren; 6garren tantora arte, hain zuzen. Handik aurrera txapeldunak izan ziren aurretik. Ezkurdiak asko arriskatu zuen eta ez zuen behar bezala asmatu.