Ongintzako apartamentu tutelatuak arautzeko ordenantza onartu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 27a, 01:00

Ongintza Udal Patro­na­tu­ak, apartamentu tutelatuak, etxe­bizitza tutelatuak eta ha­rrerako etxebizitzak ditu behar gehien dituzten sektoreen­tzat, eta aurreko astearteko Ple­noan, horien erabilera arau­tzeko or­denantza onartu zuen Uda­lak. Hasierako onarpena eman zion Plenoak eta orain, hilabetez alegazioak aurkezteko aukera da­go. Ondoren, behin betiko onar­pena emango zaio eta in­darrean jarriko da ordenantza. Udalak azaldu duenez, bizileku horien helburua da salbuespenezko arrazoiren batengatik etxebizitza premia larrian daudenei denboraldi baterako ostatu ematea.

Erabiltzaileen arabera
Erabiltzaileen ezaugarrien arabera, hiru bizileku mota izango dira: 60 urtetik gorako pertsona autonomoentzat apartamentu tutelatuak izango dira; bizikidetza-unitateentzat edo inolako familia-loturarik gabe el­karrekin bizi direnentzat etxe­­bizitza tutelatuak; eta ema­kumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat; emakumeentzat zein horien mende dauden seme-alaba eta senitartekoen­tzat harrerako etxebizi­tzak.

Ordaindu beharrekoa zehaztuta
Udalak zerbitzu horiek arau­tzeko ordenantza fiskala ere ka­leratu du eta horien erabil­tzaileek ordaindu beharrekoa zehaztu du. Apartamen­tuen erabiltzaileek hilean or­daindu beharreko tasa hileko diru-sa­rrera baliokidearen %30 izango da, eta gutxienez 200 euro ordainduko dituzte. Etxebizi­tzen kasuan, hilean or­daindu beharreko tasa hi­le­ko diru-sarrera baliokidearen %10 izan­go da, eta gu­txienez 100 euro ordainduko dituzte. Ha­rre­rako etxebizitzen kasuan, erabiltzaileak Her­­­nanin erroldatuta ba­daude, ez dute tasarik ordaindu behar, eta beste udalerrietako erabiltzaileek, 200 euro hilean (erroldatuta dagoen Udalak ordainduko du). Informazio gehiago, Ongintzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!