Ramon Izagirrek irabazi du Txantxagorriko 32garren Ehiza Txapelketa. Bi egunetan jokatu dute txapelketa, eta Izagirrek lortu ditu puntu gehien, 1.016, bi faisan eta 8 eper botata. Iñaki Loiarte izan da bigarren, 910 punturekin, 4 faisan eta 5 eper botata. Hirugarren postuan Iñaki Esnal geratu da, 714 punturekin, 7 eper botata. Uxukoerreka eta Epelerrekan jokatu dute txapelketa, eta aldez aurretik 40 faisan askatu dira, eta 110 eper. 24 ehiztarik hartu dute parte, eta denen artean, 33 faisan bota dituzte, eta 68 eper.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!