Liburutegia apainduta

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 01:00

Gabonak girotzeko Zuk zeuk egin ezazu leloa erabili dute udal liburutegian eta batetik, apaingarri eta opariak norberak nola egin azaltzen duten hainbat liburu jarri dituzte eta bestetik, liburutegia apaintzeko 0-9 urte bitarteko haurrak gonbidatu dituzte beraien marrazki edo idatziak bertan jartzeko. Parte hartzea haundia izan dela azaldu dute eta haurrek oso gustora erantzun dutela. Liburutegiko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!