«Eskerrik asko Hernani legalizazioaren aldarrikapena zabaltzeagatik»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 01:00

Hernaniko Ezker Abertzaleak hernaniarrei eskerrak eman nahi dizkie legalizazioaren aldarrikapena herriko txoko guztietara zabaltzeagatik. Hala adierazi du: «Eskerrik asko Her­nani, katebegiz katebegi, osatu dugu soka, luzatu katea. Zorionak Hernani! Ezker Abertzale­a­ren legalizazioaren aldeko aldarrikapena Her­naniko kale eta txoko guztietara zabaltzea posible egin duzuen guztioi. Eskaera hori lau haizetara za­bal­­duz, kalejiran, jira eta bira ikusi genituen ilusioa, ke­me­na, duintasuna, elkartasuna, go­goa, borondatea eta konbentzimentua ez dira makalak izan. Ez­ker Abertzaleko izan ala ez, ekimen honetan gurekin bat egin du­zuen guztioi, bejondeizuela. Hau­xe da bidea, egin dezagun ba­da aurrera!». Testua osorik dago hernanikoezkerabertzalea.wordpress.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!