Hamaikabat alderdiak behin behinean onartu berri diren Arau Subsidiarioei buruzko prentsa oharra bidali du Kronikara eta salatu du etxebizitza librearen aldeko apustua egiten dela bertan. «Baina ez gara harritzen, urteetan berdina egin baitute ezker erradikaleko gobernu ezberdinek. Baina Ezker Batuaren jarrera ulertezina da». Hala azaldu du: «Plan berrian babestutako etxebizitzen alde atzera pauso bat eman da. Nabarmentzekoa da Karabel-Portu gunean gertatuko dena. Eusko Jaurlaritzaren azterketa hidrologikoak bertan eraikitzeko trabarik ez du jarri. Gobernu Talde honek gunearen zati bat bakarrik urbanizatzea erabaki du. Hernaniarrontzat komeni da gune guztia klasifikatzea urbanizagarri gisa eta hau zen aukera. Karabel-Portuko antolamendu berri honekin, Hernanik babestutako 200 etxebizitza baino gehiago galduko ditu».
Eta salatu du Florida kalea erregeneratzeari uko egin zaiola. «Bizitzeko guneak zirenak industria-gune bezala sailkatu dira berriz. Bestalde, positiboa iruditzen zaigu, Papelera del Norte eta Irrigoenea ez botatzeko alegazioak onartzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!