Udalaren hiru etxebizitza alokairuan, aurreneko aldiz

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 01:00

Lehenengo aldiz, hiru udal etxebizitza alokairuan jarriko ditu Udalak Elizatxo, Elkano eta Victor Hugon. Hala adierazi du: «Herrian etxebizi­tzak izu­garri garesti daudenez eta etxebizitza izateko eskubi­dea bermatzea zaila denez, Her­na­niko Udala kezkatua da­­­go as­paldi. Horregatik, udal etxebi­zi­tzak alokairuan jartze­ko po­li­tika garatzen hasi da eta aurre­rantzean horren aldeko politika sendoa egingo du». Hori ho­rrela, jakinarazi du lehenengo urratsa Udalaren hiru etxebi­zitza alokairuan jartzea izango dela eta Txan­txillako etxeak bu­katzean, Uda­­­­larenak diren 10 etxe­bizi­tzak ere alokairuan jarriko di­tuz­tela. Elizatxon, Elkanon eta Vic­tor Hu­gon dauden hiru etxe­bizi­tzak, behar gehien duten her­naniarren artean zozke­ta­tu­ko ditu Udalak. Parte har­tzeko eskaera bete behar da uda­letxean, zenbait baldin­tzarekin: eskaera egin aurretik Etxebi­deren zerrendan izena eman behar da; Hernanin azken bi urteetan jarraian erroldatuta egon behar da edo azken hamar urteetan bost urtez; eta urteko diru-sarrerak 12.000 eta 45.500 euro artekoak izan behar dute. Udalak 5 urtez utziko ditu etxeak. Epea beste 3 urtez luzatzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!